MÁS FOTOS DEL LUGAR / ARGAZKI GEHIAGO
Mariano Izeta . Urtsuko ermitan
Baztanen ere beste lurraldetan bezala baditugu erranairuak edo esaera zaharrak, kontakizunak eta abar. Leienda delako kontakizunetan badira, ez aunitzik baina bai interesgarriak. Hoietako bat dugu Urtsuan gertatutako erahilketa. Idazki zahar batek kontakizun hori holaxe agertzen du: "
Nafarroan, Baztango ibarrean, Arizkungo dermiotan, Urtsu edo Urtsua deitzen den Yauregi zahar bat zen, orain ere bere harresiak zutik daude. Izen haundikoa aldi batez Nafarroan. Hango Yaun bat Nafarroako Erregearen inguruko izan zen. Etxeko seme bat Baxenabarrako Lantaina Yauregiko alaba batekin ezkondu zen. Emazteki honek bazuen anai bat apez eta ospe haundiko yauna. Emazteki hau Baztan aldera zetorrelarik Urtsuko semearekin ezkontzera anai apezarengana agur egitera agertu zitzaion. Apezak arreba haur egiteko zela igarrita, gurasoen Yauregian iduki nai zuen. Arrebak anai apezari ixileraztearren ezpata bat agindu zion. Ezkontzerakoan emazte gaiak, zikiroak ehunka ekarri zituen, urrezko ustaiez horniturik.
Urtsura iritsi zenean, etxeko-andre zagarra ohitura denez atarira yautsi omen zen ta erraingaia besarkatu. Ezkondu ziren ta berehala ezagutu zuen senarrak emaztea nola zegoen. Etxeko mutil bati erran zion zaldia ermita ondoan gerta zezala, ferrak aitzinekoa gibelera zituela. Lotarako zaudela, senarrak emazteari erran zion:
—Eztun ikusi behar etxeko ermita, zerbait errezatzeko ere?
—Nai baduk, goazin ermitara.
Yautsi ziren bi espos berriak ermitara eta barnean aurkitu zirelarik, senarrak ezpata ukaldi batez hil zuen bere emaztea.
Gizonak berehala zaldi gaineraturik lauringoan Frantziara iges egin zuen.
" Bertso zaharrak ere badira Urtsuko erahilketa huni buruz, mendez mende iraun dutenak. Hemen agertuko ditugu zenbait liburu zaharretatik hartuak, gehiago ere bai omen ziren baina aunitz galdu ere. Aita Donostia zenak hartuak dira Baztanen, Elizondon eta Amaiur'en. Bertso hauek argitaratuak dira Aita Jorge-ren "Euskal-Kantu Zaharrak" izenburuakin publikatutako liburuan.
Historio hau ziur eztakigu zer mendetan gertatu zen, ez da ageririk eta ez beste frogarik gertakizun hau egiztatu dezakenik. XVI, XVII mendetan behar bada zenbaitek diotenez. Bertsoak hor dira, hoiek adierazten dute zerbait gertatu zela eta ahoz aho etorri baitda gure menderaino. Hor aipatzen da bertso batean "bortzetan ehun Luis". Hortaz jakiten ahal da segurki sos mota hori zer mendetan erabiltzen zen eta hor ageri da ere, orduko Frantziako sosa Baxenabarran zabilela eta Nafarroako Erresuma bi zatitan berezirik aurkitzen zela. Berriz ere erranen dugu gure Kondaira ilun dagola.
La ermita de Santa Ana esta situada enfrente de la casa torre de Ursua y es propiedad de esta. Cuenta una leyenda que un hijo de la casa Ursua (familia proxima al Rey de Navarra) se enamoró de Juana, una joven rica heredera del palacio de Lantaina en la Baja Navarra. Se casó y el mismo día de su boda se enteró de que su esposa Juana estaba embarazada de otro hombre. A la noche antes de acostarse el señor de Ursua dijo a su esposa de que iban a orar a la ermita de Santa Ana, cuando esta estaba de rodillas orando su marido sacó una espada y la mató allí mismo. Antes de matarla el señor de Ursua había ordenado a un criado de la casa que pusiera las herraduras al revés a un caballo y lo tuviera preparado. Después matar a su mujer, este subió al caballo y se dirigió a Francia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario