miércoles, 3 de mayo de 2017

Bardabioko semea






G.H., 1929, 1.«Un vecino de Bardabío (barrio de Goizueta, Navarra), fabricaba moneda falsa, de a 5 reales y de medio duro. Denunciado por un amigo suyo, apodado "Trabuco", se lo llevaron a la cárcel de Pamplona, donde murió. Elama es un caserío de Articuza, en las fuentes del Urumea. Según el cantor, esta canción dataría de doscientos o trescientos años (?). El la aprendió de los ancianos de su pueblo (Aranaz), que decían ser muy antigua. Azkue nos da otra versión, musicalmente diferente, con cuatro estrofas (CPV, nº 407). Nos cuenta que "Bardabioko semia", según fama, tenía una mina de oro, que fabricaba onzas de oro y que las pasaba a Francia. Estando en la cárcel le preguntaban: "Non da urrezko mina ori?" A lo que él respondía:"Nere auntzak egunero pasatzen dire minaren gainean". (¿Dónde está esa mina? -Mis cabras pasan a diario por encima de ella)». P. Donostia

Berdabioko semea —baita ere Goizuetan, Berdabioren bertsoak, Goizuetan bada gizon bat edo Trabukoren kanta deitua— egile ezezaguneko kopla sorta bat da, seiko handia edo hiru puntuko handia ere esaten zaion neurrikoa.
Kokalekua eta istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea] Kontatzen dituen gertakizunak Goizueta, Lesaka eta Arantzako (Aranaz) herrietan kokatuak daude. Goizuetako Artikutzatik gertu, Elama auzoan, Berdabioko bordan bizi zen gizon baten ahotik mintzo da narratzailea. Ahozko tradizioaren arabera, bertsoak Berdabioko gizon hark berak egin omen zituen, Iruñeko kartzelan zegoela. Besteak beste, Patziku Perurena bezalako ikerlarien dokumentazio-lanari esker frogatu da kanta XVIII. mende bukaerako egiazko gertakizunetan oinarritua dagoela. Kopletan Trabuko izeneko gizon bat erdeinatzen da, gizon gaiztoa eta gezurtia dela salatuz (hitzak ederrak, bihotza paltso). Nahiz eta kantuan istorioaren alde gehienak nahiko ilunak izan, Goizueta eta inguruko ahozko tradizioari esker alderdi asko argitzen dira, aldaera eta ñabardura askorekin izanda ere. Aldaera guztiak bat datoz honako kontakizunean: Berdabiok bere bordaren inguruko meatze batetik ateratako metalarekin (Goizueta meatzaritza eta oletatik bizi izan da mendeetan, duela ez asko arte) diru faltsua egiten zuen (ontzako urreak), gero, kontrabandoz, mugaz beste aldera igarotzeko. Trabukok bazuen Berdabioren negozioen berri; Berdabio, aldi berean, Trabukok egindako delitu batzuren jakitun zen, tartean, gizon bat hil zuela ("ongi oroitu hadi, zer egin huen Elaman"). Kontatzen denez, Berdabio kartzelan hil zen, eta bertsook han kantatu omen zituen, bere salatariari mendeku hartzeko. Istorioaren aldaera batzuetan esaten denez, Trabukok azkenean salatu egin zuen; beste aldaeren arabera, aldiz, Berdabioko alaba gaztearen erruz jakin zen haien etxean diru faltsua egiten zutela: alaba joan omen zen, behin, herrira erosketak egitera. Dendariak, txanponei zerbait berezia nabaritu eta, esan omen zion: "Hara! Hau bai diru berria!", eta neskatoak erantzun: "Bai, gure aitak etxean egiten du". Horrela harrapatu omen zuten. Ezkutuko meatokia non zuen galdetzen ziotelarik, Berdabiok beti erantzuten omen zuen: "nire ahuntzak egunero pasatzen dira minaren gainetik".[2] Non dagoen, ipuinetako misterioa da.



Tablatura para guitarra


No hay comentarios:

Publicar un comentario